Hasiera fasea
Garapen fasea
Amaiera fasea
TRISTURAREN EMOZIOA. LITTLE PEOPLE ABESTIA
Ongi etorri lehen unitatera! Hemen, tristuraren emozioa musikaren bidez ikusiko dugu.
Batzuetan txiki sentitzen gara… adinez txikiagoak garelako eta handiagoek txiki sentiarazten gaituztelako, edota… besterik gabe, beste pertsona batzuek beren hitzekin edota jarrerekin txiki sentiarazten gaituztelako. Hori dela eta, mundu honetan dugun lekua txikia dela sinistarazten digute.
Horregatik, gure burua energiaz eta indarrez betetzeko, gure konfidantzaren pilak kargatzeko, elkarrekin “Little People” edo “Jende Txikia” abestia ikusiko duzue.
Ea ba, orain zuen txanda da! “Jende txikia” pieza abestu eta horren erritmora dantzatuko duzue.