EMOZIOEN DOINUAK
Honako proposamen didaktikoa, hezitzaileek musikaren bidez ikasleen adimen emozionala lantzeko sortua izan da. Musikaren bitartez, umeek sentitzen dituzten emozio desberdinak identifikatu eta landuko dituzte. Horrekin batera, ikasleen sormen eta ezagutza musikala aberastea bilatzen da, emozioekin lotutako euskal abesti zein beste hizkuntzako abestien bidez.
Material didaktiko honetan, honako emozioak landuko dira: tristura, alaitasuna, beldurra, haserrea eta urduritasuna.

